Kaixo tripulazio kideak!!
Komunikazioa, Mahi-Mahien askotan hitz egin izan dugun bezala, hizkuntza eta aho komunikaziotik haratago doan balio eta botere garrantzitsu bat bezela ulertzen degu!
Ondo dakigun moduan, komunikatzeko modu asko ditugu eta horiekin esperimentazioan arituko gara azaroko hilabete honetan gure abenturan!
Bizitzan zehar gure egunerokotasunean sortzen ditugun harremanak, komunikatzen garen moduarekin erabateko loturan daude; gure buruarekin, inguruko jendearekin, naturarekin, elikadurarekin…
Ea zer dakarkiguten ba beraz datozen asteetako esplorazioek komunikazioaren inguruan sakontzeko 🙂
Mahi-mahi (1)