ABENDUKO AGENDA
Kaixo tripulazio kideak!!
Ilusioz beterik bizitzeari garrantzia ematen diogu Mahi-Mahien. Bizitzeko ilusioa, gauzak egiteko gogoa, esperientzia berriak bizitzeko irrika…
Gure egunerokotasunean asetzen gaituzten gauzak egitea ezinbestekoa dela uste dugu denok pozik eta ongizatean sentitzeko! Denok dugu gure irrika eta bizigogoa gure gorputz barnean eta, ez al duzu uste ilusio hori topatu eta haren bila joatea dela bizitza hontako gure zeregin nagusiena?
Mahi-Mahiko gure bidaiean guztion ilusioa piztuta edukitzea nahi dugu eta hilabete honetan ere honen bila joango gara! Ba al zatoz argi honen bila? Urtea amaitzeko bizipen goxoak ekarriko ditugu gurera!
MAHI-MAHI LANTALDEA