Kaixo tripulazio kideak!! |
Errespetua da Mahi-Mahi piratei erakuts diezaiekegun baliorik garrantzitsuenetako bat! Hilabete honetan haiekin egingo dugun jarduera edo tailer bakoitzean, enpatia, tolerantzia eta ulermen hazi bat ereiten ahaleginduko gara. Izan ere, ekimen horiek aukera ezin hobea izango dira gure munduan daukagun aniztasunaren garrantzia ulertzeko!
Jarduera horietako bakoitza aukera bat da haurrek ondo pasatzeko, ikasteko eta, batez ere, bizitza osoan bidelagun izango dituzten balioen oinarri sendoa eraiki dezaten. Aniztasunez betetako mundu batean, errespetatzen irakastea haiengan gizarte bidezkoago eta baketsuago baten etorkizuna ereitea da. Errespetua da elkarrekin hobeto bizitzeko gakoa. Eman diezaiegun gure pirateei halako opari ederra!
Topera disfrutatzea espero dugu! 😉
MAHI-MAHI LANTALDEA.