Skip to main content

Kaixo tripulazio kideak!!

Mahi-Mahi proiektuan, aniztasuna maite dugu, eta gure egunerokoaren oinarrietako bat dela uste dugu. Pertsona bakoitzak bere izaera, gaitasun, jatorri eta bizipen propioak ekartzen dituelako komunitatera. Desberdintasun horiek dira elkar ikasteko eta elkarrekin hazteko aukera ematen digutenak.

Izaki sozialak garen heinean, elkarrekin ikasten dugu etengabe, harremanen bidez: enpatia lantzen dugu, errespetua indartzen dugu eta mundua ikuspegi zabalago batetik ulertzen ikasten dugu.

Hilabete honetan zehar, mahai gainean jarriko dugu gure jantokiak eta patioak ere aniztasunaren isla direla, topagune paregabeak direlako. Espazio horietan elkarrekin bizitzen, partekatzen eta elkar errespetatzen ikasten dugu egunero, eta horregatik, zein zorte handia dugun azpimarratu nahi dugu.

Mahi-Mahi proiektuan hezkuntza inklusiboaren aldeko apustua egiten dugu, pertsona guztiek beren lekua, ahotsa eta aukera berdinak izan ditzaten. Aniztasuna balioesten duen komunitatea eraikitzea da gure helburua, guztiontzat bidezkoagoa eta aberasgarriagoa izango den etorkizun baten alde.

 

MAHI-MAHI LANTALDEA