Skip to main content

HEZKIDETZA TALDEA- OHARRA

Maiatzaren 15ean, LGTBIQ+fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko dugu ikastolan. Egun honetan, errespetua, askatasuna eta aniztasuna aldarrikatuko ditugu, pertsona guztiek beren identitatea eta maitasuna libre bizi ahal izan dezaten. Horretarako, ekintza desberdinak egingo ditugu maila desberdinetan, hausnarketa, sentsibilizazioa eta elkarbizitza sustatzeko.

Talde Moreak ere  aktiboki parte hartuko du maila guztietan:

  • Egunaren testuingurua azalduko du.
  • Jolasak, dinamika bereziak eta bideoak partekatuko ditu.
  • Hausnarketa eta elkarbizitza inklusiboa sustatuko ditu.

💜 Deialdi berezia: Egun horretan, guztiak ikastolara hezkidetzako kamiseta eta zapiagaz etortzera animatzen zaituztegu. Aniztasunaren aldeko mezua ozenago entzun dadin!

Oraindik zurea ez baduzu, bulegoan eros ditzakezu:

  • 👕 Kamisetak: 10€
  • 🧣 Zapiak: 5€

Guztion artean, ikastola seguruagoa, bidezkoagoa eta inklusiboagoa eraikitzen jarraituko dugu.