HIZKUNTZA-NEURKETAK
Dagoeneko ondo dakizuen bezala, urtean birritan (azaroa-abenduan eta maiatza-ekainean) ikastolako ikasleen hizkuntza-erabileraren neurketak egiten ditugu. Askotan erabili eta ondo frogatuta dugun sistema baten bidez, jolastorduan —irakasleen presentzia aktiborik gabe— ikasleak euren artean zer hizkuntzatan aritzen diren behatzen dugu.
Abenduan egindako neurketen berri eman genizuen, eta orain maiatzeko neurketen emaitzak dakartzagu.
Gurea bezalako lagin batean normala da gorabehera txikiak egotea, eta halaxe gertatu da iazko eta aurtengo maiatzeko datuak alderatzean: maila batzuetan euskararen erabilerak gora egin du eta beste batzuetan behera. Halere, ez da epe horretan azpimarratzeko moduko ondorio nabarmenik egon.
Beste barik, hona hemen emaitzak:
HAUR HEZKUNTZA

LEHEN HEZKUNTZA

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA







