Skip to main content
Andramari kooperatibaOharrak

Matrikulazio batzordea osatuko da irailean

By 2024/06/27No Comments

MATRIKULAZIO BATZORDEA

Ekainaren 13an egindako Andramari Zornotzako ikastolaren Batzar Nagusian azaldu eta erabaki modura, datorren irailean ikastolako matrikulazioaren gainean arituko den lan batzordea osatuko da. 

Azken bi ikasturteetan Hezkuntza Sailetik ezarri den matrikulazio sistema berriak ikastolan izan duen eta etorkizunean izan ditzakeen eraginak aintzat hartuta, ikastolan modu proaktibo batean matrikulazioan eragiteko neurriak hartu behar direla baloratu da Artezkaritza Kontseiluan eta zuzendaritzan. Horretarako, beste ikastola batzuetan dauden esperientziak ezagutu eta hartu beharreko neurriak erabakitzeko lan batzorde bat eratzea proposatu zen. Lan batzorde honek datorren ikasturteko lehen hiruhilabetekoan jardungo du (iraila eta abendua bitartean). 

Gai garrantzitsua izanik, parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Garrantzitsua izango da guraso talde sendo bat sortzea hilabete horietan lanketa egin ahal izateko. 

Izena emateko, galdetegi hau bete dezakezue (irailean lanean hasi ahal izateko, lehenbailehen taldea osatzea komeni da).