Skip to main content
Andramari kooperatibaOharrak

Matrikulazio Batzordean parte hartzeko deia

By 2024/09/19No Comments

MATRIKULAZIO BATZORDEA

Urriaren hasieran jarriko da martxan matrikulazio batzordea, iraupen mugatua (gehienez ere lau hilabetekoa) izango duen batzordea. Gaiaren garrantzia aintzat hartuta, batzordean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Garrantzitsua izango da guraso talde sendo bat sortzea hilabete horietan lanketa egin ahal izateko. Izena emateko, galdetegi hau bete dezakezue.

Azken bi ikasturteetan Hezkuntza Sailetik ezarri den matrikulazio sistema berriak ikastolan izan duen eta etorkizunean izan ditzakeen eraginak aintzat hartuta, ikastolan modu proaktibo batean matrikulazioan eragiteko neurriak hartu behar direla baloratu da Artezkaritza Kontseiluan eta zuzendaritzan. Horretarako, beste ikastola batzuetan dauden esperientziak ezagutu eta hartu beharreko neurriak erabakitzeko lan batzorde bat eratzea proposatu zen. Lan batzorde honek ikasturte honetako lehen hiruhilabetekoan jardungo du (urtarrilerarte, gehien jota).

Landuko ditugun gaien artean daude  zaurgarritasuna, kulturartekotasuna, beka sistema, kuotak, laguntzak eta bestelakoak. Ikastola guztiari eragiten dioten gaiak dira eta horregatik da garrantzitsua parte hartze zabala izatea.