Skip to main content

BIZKARGI EGUNA 2025

Maiatzaren 3an ospatzen da Bizkargi Eguna, Zornotza eta inguruko herrietako ospakizun historikoa. Urtero bezala, gure ikasleek egun berezi horri lotutako mendi-irteera egin dute, natura eta tokiko tradizioak bizi izateko aukera paregabea da eta.

Gaur, Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko haurrak goizez San Bartolome auzora hurbildu dira, eta Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailakoek berriz, Etxanoraino egin dute ibilaldia, egun pasa ederra egiteko.

Eguraldi onarekin eta umore apartaz, ingurunea ezagutu eta aire zabalean gozatzeko eguna izan da. Jarraian, egunak utzi dizkigun zenbait irudi ikusgai izango dituzue!