MUNDUAN JIRABIRAN, LANKIDETZA ASTEA
Udaletxeak aspalditik lantzen du garapenerako lankidetza, GKEetan, ikastetxeetan, elkarteetan, etab. Hala ere, uste du beharrezkoa dela gai hau gazteengana, familiengana eta beste kolektibo batzuengana hurbiltzeko ahalegina egitea. Horregatik, lankidetzaren bigarren astea antolatu du Zelaietan irailaren 29tik urriaren 5era, hainbat jarduera tarteko: hitzaldiak, film laburrak, dastaketak, erakusketak, etab.
Guztiok zaudete gonbidatuta, jarduera batean nahiz guztietan parte har dezazuen.






