AMA HIZKUNTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Joan den larunbatean, Zornotzan, udalaren eta bertako bost ikastetxeetako guraso elkarteen artean kulturartekotasuna sustatzeko ekintza bat burutu zen. Helburua: munduko hizkuntzen arteko topaketa izatea.
Horrela, herriko ikastetxeetako guraso eta ikasleek elkarrekin parte hartu zuten, kulturen arteko ulermena eta komunikazioa indarzeko asmoarekin. Zehazki, ipuin bana irakurri zuten bikoteka, lehenengo atzerriko hizkuntzan eta ondoren euskaraz. Gure ikastolatik Saioa Garciak euskaraz eta Kadhy Thianek wolofez egin zuten irakurketa.
Ekintza horrek komunitatearen kohesioa hobetzeko eta elkarbizitza kulturala sustatzeko balio izan zuen.
Eskerrik asko, bada, Saioa eta Kadhy Thian, egindako lanagatik!






