Skip to main content

Ikastolatako jaiak asteburu honetan hasiko dira. Agendan aipatu dizuegun modura, Kilometroak jaia igande honetan bertan egingo da Azpeitian. 

Datorren urriaren 20an, berriz, Zangozan izango da Piztu! lelopean antolatutako Nafarroa Oinez, Nafarroako ikastolen alde egiten den urteroko jaia. Jakina denez, Nafarroako hainbat eremutan euskarazko hezkuntza eta ikastolek bultzada berezia behar dute, eta horregatik garrantzitsua da Euskal Herri osotik ahalik eta euskaltzale eta ikastolatako kide gehien bertaratzea. 

Aurten autobusa antolatuko dugu bertara joan ahal izateko Andramari Zornotzako ikastolatik. Aspaldiko ohiturak berreskuratuz, Zornotzatik Zangozara joateko aukera erraztu nahi dugu. Horretarako, Gernikako Seber Altube ikastola, Durangoko Kurutziaga ikastola eta Ibaizabal ikastolarekin elkarlanean autobusak antolatuko ditugu. Autobusek beraz, Gernika, Zornotza eta Durangon geldialdia egin ondoren, Zangozara abiatuko dira eta arratsaldean berriro ere jatorriko hiru herrietara itzuliko dira. 

Autobuseko txartelak 12 €tan eskuratu ahal izango dira. Izen-ematea ondoko galdetegia beteta egin ahal izango duzue eta galdetegian bertan zehazten den modura, ordainketa transferentzia bidez edo ikastolako harreran egin ahal izango duzue. 

Ez dezagun galdu Nafarroan egun eder bat igaroz Nafarroako ikastolak, lurraldeko euskarazko hezkuntza eta bertoko euskaldunak babesteko aukera!  

 

Urriaren 20an, danok Zangozara! Piztu!