Skip to main content

NEGUKO AZOKA

ABENDUAREN 14an, larunbata.
Udaletxeko Plazan
11:00etatik 13:00etara.

EGITARAUA

  • Bertoko produktuen ERAKUSKETA- (11:00-11:30)
  • Produktuen SALMENTA- (11:30-13:00)
  • Ikatolako Gurasoen Abesbatzari omenaldia 
  • Ikastolako bertsolari, trikitilari eta panderokoleak.
  • Txosna eta taloak (LH 1eko gurasoak)
  • DBH 4ko ikasleek egun horretan ikasbidaiarako dirutxoa bildu ohi dute eta gauza piloa antolatu dituzte asmo horrekin.

OHARRAK:

  • Umeek 11:00etarako egon beharko dute plazan produktuekin.
  • Egun horretan umea ezin bada azokara joan, eskola-eguna dela aintzat hartuta, ikastolara egiaztagiria ekarri eta tutoreari eman beharko dio. Produktua larunbatean azokara eraman behar da, dela zuzenean, azoka hasi aurretik, dela ikaskide baten bidez. 
  • HH: Tutoreak aurreko astean zehar esango dizue zer produktu zehatz ekarri behar duen haurrak azoka egunean (gogoratu bertoko produktuak izan behar direla)
  • Eskatutako produktua azoka egunean otzara batean ekarri beharko du (ez ahaztu otzaran izena jartzea).
  • Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako umeak BASERRITARREZ jantzita etortzea komeni da, tradizioa nabarmentzea nahi dugu eta (zapata erosoak ekarri). 
  • Larunbatean EZ da eskolaz kanpoko partidarik egongo.
  • 13:00ak arte umeak irakasleen ardurapean egongo dira (HH4 eta HH5ekoak 12:30ak arte).
  • Gurasoek 13:00etan etorri beharko dute seme-alaben bila (HH4 eta HH5ekoak 12:30ean)
  • Eskolako 2030ean baitan, eta jasangarritasunaren aldeko konpromisoari jarraituz, aurten ez da plastikozko poltsarik emango. Norberak etxetik bere poltsa ekartzea gomendatzen dizuegu. Bestela, ikastolako oihalezko poltsa 2,5 eurotan erosteko aukera izango duzue.

 

ANIMATU ETA HURBILDU ZAITEZTE DENOK PLAZARA!

(Zalantzak eta galderak gelako tutorearekin argitu)