NEGUKO AZOKA
Abenduaren 13an, Herriko Plaza giro ederrez, produktuz, musikaz eta ikasleen parte-hartzeaz beteko dugu goiz osoan zehar.

EGITARAUA
- 11:00 – 11:30_ Bertoko produktuen ERAKUSKETA
- 11:30 – 13:00_Produktuen SALMENTA
- Ikastolako Gurasoen Abesbatza.
- Ikastolako bertsolari, trikitilari eta pandero-joleak.
- Txosna eta taloak (LH 1eko gurasoak).
- Egun horretan DBH 4ko ikasleek ikasbidaiarako dirutxoa bildu ohi dute eta gauza piloa antolatu dituzte asmo horrekin.
- Egunean behin lehiketako sari banaketa (Jo eta Klik!).
OHARRAK:
- 👶 Umeek 11:00etarako egon beharko dute plazan produktuekin (HH 3 urteko umeak EZ dute ekintza horretan parterik hartzen).
- 📄 Egun horretan umeak ez badauka azokara joaterik, eskola-eguna dela aintzat hartuta, ikastolara egiaztagiria ekarri eta tutoreari eman beharko dio. Produktua larunbatean azokara eraman behar da, dela zuzenean, azoka hasi aurretik, dela ikaskide baten bidez.
- 🍎 HH: tutoreak aurreko astean zehar esango dizue zer produktu zehatz ekarri behar duen haurrak azoka egunean (gogoratu bertoko produktuak izan behar direla).
- Eskatutako produktua azoka egunean 🧺otzara batean ekarri beharko du (ez ahaztu otzaran izena jartzea).
- Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako umeak 👌 BASERRITARREZ jantzita etortzea komeni da, tradizioa nabarmentzea nahi dugu eta (oinetako erosoak ekarri).
- ⏰ 13:00ak arte umeak irakasleen ardurapean egongo dira (HH4 eta HH5ekoak 12:30ak arte) eta tarte horretan EZINGO zaie kanpoko JATEKORIK EMAN.
- 🚫 EZ da eskolaz kanpoko partidarik egongo.
- ⏰ Gurasoek 13:00etan etorri beharko dute seme-alaben bila.
- ⏰ HH4 eta HH5: 12:30ean gurasoak umea dagoen mahaira gerturatu beharko dira beraren bila, puntualtasunez, mesedez.
- 🌱Eskolako 2030ean baitan, eta jasangarritasunaren aldeko konpromisoari jarraituz, ez da plastikozko poltsarik emango. Norberak etxetik bere poltsa ekartzea gomendatzen dizuegu. Bestela, ikastolako oihalezko poltsa 3,5 eurotan erosteko aukera izango duzue.
ANIMATU ETA HURBILDU ZAITEZTE DENOK PLAZARA!
(Zalantzak eta galderak argitzeko, jo lasai tutorearengana)








