Skip to main content

🌨️ NEGULEKUAK 2025 🏫❄️

Gaurtik hasita eta abenduaren 9ra bitartean, zuen seme-alaba Andramari Ikastolak Zirimolarekin batera antolatuko dituen Negulekuetan izena eman dezakezue!

Txandak:
  • 1. Txanda: abenduaren 22a, 23a eta 26a
  • 2. Txanda: abenduaren 29a, 30a eta urtarrilaren 2a
Ordutegia eta prezioa:
  • 🕘 Ordutegia: 09:00 – 13:00
  • 💶 Prezioa: 45€ txandako
Zaintza zerbitzua:

Zaintza zerbitzua (aukerakoa):

  • ⏰ Ordutegia: 08:00 – 09:00
  • 💶 Prezioa: 6€/eguna
  • Taldea sortzeko gutxieneko kopurua: 6 lagun
OHARRAK:
  • Taldea sortzeko gutxieneko kopurua: 8 lagun etapako
  • 🚫 EZ da jantoki zerbitzurik izango
Baja irizpideak:

Abenduaren 9tik 19ra:

  • Justifikatuta: %80 itzuliko da (gaixotasuna edo ezbehar larria).

Izena eman duen UMEARI eragozpen larriren bat gertatu bazaio; gaixotasun edo ezbehar garrantzitsu bat, zeinak guztiz eragozten dion negulekuetara joatea.

  • Ez justifikatuta: %20 itzuliko da (gaixoaldi arina, azken momentuko aldaketak).

Izena eman duen umeak gaixoaldi arina badu (sukarra, tripako mina…), gurasoek oporrak beste nolabait aprobetxatzea erabaki badute, edota azken momentuko disponibilitate aldaketa izan badute.

Abenduaren 19tik aurrera: %100 kobratuko da.

Izen-ematea:

Azaroaren 20tik abenduaren 9ra (biak barne)

📋 Galdetegia hemen