Skip to main content

Nola komunikatzen gara gure seme-alabekin?

Noiz: Azaroak 12, asteazkena

Ordua: 17:30

Lekua: Zelaieta Zentroa

Hizlaria: Nerea Mendizabal, Komunikazio Ez-Bortitzean aditua.

Gurasoei bertaratzeko deialdi berezia

Gurasoentzako eta ikasleekin egunerokoan harremanetan dauden irakasleentzako interesgarria eta guztiz gomendagarria den hitzaldia izango dugu. Nerea Mendizabal, Gizarte Hezkuntzan Diplomadua eta Psikopedagogian lizentziatua izango da hizlaria. Esperientzia zabala du ikastetxe eta familietan, eta gure seme-alabekin dugun harreman eta komunikazioan ikuspegi oso aberasgarria eskainiko digu. 

Astearteko lehen saioan akonpainamenduari buruzko hitzaldi oso baliagarriak entzun genituen, eta pena izan zen guraso gutxi hurbildu izana. Hitzaldiak irakasleei ez ezik, gurasoei zuzenean laguntzeko pentsatuta egon ziren, eta jasotako iritziak oso positiboak izan dira.

🎧 Zaintza eta itzulpen zerbitzuak

    • Zaintza zerbitzua ere izango da.
    • Gazteleraz jarraitzeko itzulpen zerbitzua egongo da, aurrezko saioan bezala.

  • 💡 Aholkua: Telefono mugikorra, entzungailuak eta Telegram aplikazioa ekartzea gomendatzen da, itzulpena jarraitzeko.

Akonpainamenduaren gainean aritu ginen asteartean

Asteartean, “Akonpainamendua: irakasle, guraso eta komunitatea bidelagun” izenburupean, lehen saioa ospatu zen Zelaieta zentroko auditorioan:

  • Hizlariak: Olatz Berastegi et Ana Elosegi (Harreman Elkartea), eta Eli Altolagirre (Ikastolen Elkartea).

  • Edukia: Hezkuntza-prozesuan helduok seme-alaben garapenean dugun funtzioa eta garrantzia .

  • ONKI tutoretza plana aurkeztu zen: DBHko ikasleentzako aurten, eta datorren urtetik aurrera LHko ikasleentzat.

Saioaren balorazioa: Oso positiboa, eta hurrengo saioan antzeko interes eta baliagarritasuna espero dugu.

Saioa hobeto jasotzeko, hizlariei aurrez egin genizkien galdera laburrak aukeratu ditugu, euren ekarpenen muina erakusteko:

OLATZ BERASTEGI eta ANA ELOSEGI (Harremanak Elkartea)

Zer behar du haur edo nerabe batek osotasunean garatzeko?

Harremanak Elkarteko Olatz Berastegi eta Ana Elosegik azaldu zuten haurtzaro eta nerabezaroaren etapa bakoitzean akonpainamenduak duen garrantzia, eta helduon presentzia nola bihurtzen den hazkuntzarako oinarria.

Zentzu horretan, zein da helduon egitekoa?

Gurasoek, irakasleek eta inguruko helduek betetzen dugun rola zehaztu zuten: entzute aktiboa, mugen kudeaketa osasuntsua eta haurrek segurtasun emozionala eraikitzeko tresnak eskaintzea.

ELI ALTOLAGIRRE (Ikastolak)

 Zer da ONKI programa?

Eli Altolagirrek aurkeztu zuen  ONKI programa, tutoretza plan integrala, aurten DBHko maila guztietan martxan jarri duguna. Tutoretza-momentuak ikasleen garapena modu esanguratsuan laguntzeko antolatzen ditu. Datorren urtetik aurrera LHn ere izango da martxan. 

Zer funtzio du tutoreak ikaslearen garapenaren akonpainamenduan?

Tutoreak ikaslearen jarraipen pertsonala eta akademikoa uztartzen du: entzun, orientatu eta bidea egiten lagundu, ikastolaren eta familiaren arteko zubi lana eginez.

👉 Etor zaitezte datorren asteko saiora; benetan baliagarria izango da!

EMAN-IZENA