Skip to main content

DIAGNOSIA OSATUZ

Nora joan nahi dugun erabakitzeko, oso garrantzitsua da egoeraren azterketa sakon batetik abiatzea. Oinarri sendodun itsasargia eraiki nahian gabiz ikastolarentzako, hurrengo urteetan izan nahi ditugun lehentasunak eta jarraitu nahi ditugun ametsak modu kolektiboan erabakiz. Komunitatearen indarrarekin eginda, denok norabide berean nabigatzeko bermea emango diogu gogoetari. Gogo kolektiboa da eraikitzen ari garena. 

Lehen saio irekian ikastolaren egungo indargune, ahulgune, mehatxu eta aukerak aztertu ondoren, asteon ikastolako irakasle eta lankideekin batera, testuinguruari begiratu diogu, diagnosia osatzeko. Gizarte joerak, joera politiko, ekonomiko eta teknologikoak eta hezkuntza arloan sortzen ari direnak aztertu ditugu lansaioan. Eta horrekin batera, ikastolako komunitateko talde ezberdinen (ikasleen, gurasoen eta lantaldekideen) beharrak aletu ditugu astearteko bilkuran. Saio interesgarri honekin itxi dugu diagnosiaren lehen fasea eta hurrengo saioetan hasiko gara ikastolaren oinarriak eta bisioa zein xedea lantzen. 

Hurrengorako gonbidatuta zaudete: apirilaren 9an izango da, liburutegian, 17.00etatik 19.00etara