Denboratxoa pasa da kanpo espazioetan musukoen erabilera derrigorra izateari utzi zionetik eta ohituta geunden gure txikiak ere zoriontsu eta aske ikusteaz gure jolas-tokietan hara eta hona korrika.
Oporren bueltan, zorionez, beste aurrerapauso bat emateko aukera eman digute eta dagoeneko ikasgeletan ere gure ikasleen aurpegietaz gozatzeko aukera berreskuratu dugu. Horrek guztion arteko komunikazioa naturalagoa eta errazagoa egiteaz gain, gertutasuna eta sentipenak hobeto transmititzen laguntzen digu. Bazen garaia!
Egin irribarre!