Azken astean zenbait gurasok adierazi digute ikastolaren inguruan listorren habiak ikusi dituztela. Zenbait habi identifikatu ditugu eta udaltzaingoa jakinaren gainean jarri dugu.
Habiak hutsik daude eta negua pasata ez dira erabilgarri egongo, ez dago arriskurik, listorrak urteko garai hauetan hibernazioan baitaude.
Beraz, udaltzaingoarekin hitz egin ondoren, lasaitasun mezua zabaldu nahi dugu, habiak ikusi arren, ez dagoelako inolako arriskurik.
Eskerrik asko abisua pasa diguzuen gurasoei.





