Skip to main content

BAGATOZ!

Ikasturte berri bati ekingo diogu datorren astelehenean. Udako oporrak amaituta, gogotsu ekingo diogu 2025/2026 ikasturteari. Prest dago ikastola eta prest gaude irakasle, hezitzaile eta gainontzeko langileak ere.

Lehen buletin hau baliatuko dugu ikasturterako argibide nagusiak bidaltzeko. Bertan aurkituko duzue prestatu dugun ikasturteko gida, argibide nagusi horiekin. Aintzat hartzeko egutegiak (tartean, kurtso hasierako bileren egutegia), ordutegiak, kontaktuak, araudiak eta bestelako informazioak. 

Ikasturte honetan hainbat erronka berri izango ditugu, hurrengo buletinetan joango gara horien berri ematen. Aipagarrietako batzuk: lehen hilabeteetan Hezkuntza Proiektua berritzeko prozesua egingo dugu, DBHn martxan jarriko den ONKI proiektu berria (tutoretza plan integrala) eta urriaren amaieran ikastolako goiko patioan egingo ditugun aldaketak. 

Esan bezala, hurrengo hilabeteotan joango gara berrikuntzak eta erronkak aletzen. 

Ongi etorri, beraz, eta astelehenean ikusiko dugu elkar.