Skip to main content

INFORMAZIO OROKORRA

 

Dakizuenez, berriki aldatu da COVID-19agatik ezarritako Osasun Protokoloa. Ikusi HEMEN

Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioean Zuzendaritzaren jarraibideei jarraituz, 2022-04-25etik aurrera, ez da derrigorrezkoa izango ikastolan musukoa erabiltzea.

Arau orokor hau ikaslee, irakasle eta irakasle ez diren langileei aplikatuko zaie, baita ikastolako instalkazioetara sartzen diren guztiei ere.

Autobusari dagokionez, derrigorrezkoa izango da sei urtetik gorako ikasleek musukoa erabiltzea.

Horrez gain, Bizikidetza Egonkorreko Talde edo “burbuilak” kendu dira.

Halaber, ikastolan egin ohi diren bilerak, bai irakasle bai familienak, aurrez aurre egin ahal izango dira aforo eta distantzia mugarik gabe.

Familiak ikastolako espazioetara sartu ahal izango dira, barrukaldekoetara zein kanpokoetara, ikasleak sartzeko eta irteteko.

Honek guztiak ikastolako egunerokotasunean aldaketak eta hobekuntzak ekarriko ditu, gure izaera berreskuratzen hasi ahal izango garelarik.

2022ko maiatzaren 2tik aurrera ondorengo aldaketak egongo dira.

1.Zaintza zerbitzua eskaintzen da. Gutxienez 5 ikasleko taldea osatu behar da, berdina da adintartea.

Eskatu  HEMEN

2. HH 3, 4 eta 5 urteko ikasleen sarrera malgua 9.00-9.30ak bitartean. Gurasoiak gelara hurbildu ahal izango dira ordu tarte horretan ikaslea lagatzeko.

3.Sarrera-irteera ordutegiak orain arte bezala mantenduko dira.

Jolas-tokian zain dauden bitartean lasai jolastu dezakete patio osoan zehar, baina sarrera mailakatuak mantenduko dira (bakoitza bere abestiarekin barrura)

4.Jolas tokietan ez da mailako burbuilarik mantenduko eta adin desberdinetako ikasleak elkarren artean erlazionatu ahalko dira.

 

Besterik gabe

Eskerrik asko