Skip to main content

AGATE DEUNA 2024

Hurrengo igandean, otsailaren 4an, Andramari Ikastolako langile, ikasle, irakasle, ikasle ohi, guraso, aititte eta amama… Santa Agedari eskainitako koplak abesten ibiliko gara gure herriko kaleetan zehar.

Goizeko 11:45ean Kalbario plazan elkartuko gara eta txistularien laguntzaz kalejiran egingo dugu ibilbidea.

Aurtengoan ere, Santaeskean ibiltzearen ohiturari helduko diote DBH4ko ikasleek, ikasbidaiarako dirua biltzeko asmoz.

Amaieran, Udaletxeko plazatik Harrison parkera joango gara denok batera, ondo merezitako salda beroa hartzera.

Jantzi baserritar arropak, kaikuak, zapi zein txapelak, eta makila eta kriseiluak eskuan hartuta, animatu zaitezte abestera!

IBILBIDEA:

 

  1. KALBARIOA
  2. EUSKAL HERRIA ENPARANTZA (Pike)
  3. LUIS URRENGOETXEA (Tomasa)
  4. ZELAIETA PARKEA (Zelaieta zentroa)
  5. ZEZILIA GALLARTZAGOITIA (farmazia)
  6. HOGANS 
  7. HERRIKO PLAZA (udaletxea)
  8. HARRISONen  salda.