Skip to main content

BASOKOIPETSU EGUNA 2026

Otsailaren 8an, domekan, BASOKOIPETSU EGUNA ospatuko da San Bartolome Auzoan.

Domeka horretan, goizeko 10:00etan izango da hitzordua, Kalbario Plazan, oinez joateko San Bartolome auzoraino. Bertan, sua prest egongo da, eta sagardoa ere bai.
Txerrikia, ogia eta txitxiburduntzia egiteko zotzak norberak eroan beharko ditu.

Inauteri garaian, eta garizuma hasi aurretik, aspaldikoa da basokoipetsua egiteko ohitura Euskal Herrian, izen ezberdinak agertzen badira ere (Basokoipetsu, Kanpomartxo, Txitxiburduntzi,…).
Hori dela-eta, ohitura horri eutsi gura diogu, goiz eder bat igaroz, euskal ohiturak eta euskara hauspotuz!