Otsailean, urtero bezala, hainbeste ohituren jarraipena bermatuko dugu ikastolan.
Gure ikasleek ekintza desberdinetaz gozatu ahal izango dute:
EGUEN ZURI
Hurrengo asteko ostegunean, OTSAILAREN 16an, Eguenzuri eguna ospatuko dugu ikastolan.
GOIZEAN: auzoan zehar abestera irtengo gara.
- HH 3-4-5 urtekoak eta LH 1, 2 eta 3. mailakoak kalera irtengo gara abestera. Ikasle guztiek baserritarrez jantzita etortzeko aukera dute.
Egun horretan, LH 3B taldekoak ez dira igeritokira joango, beraz, goizean ikastolara bertaratu beharko dira.
ARRATSALDEAN: txitxi-burruntzia egingo dugu.
- HH1 eta 2 URTEKOEK geletan ospatuko dute.
- HH 3, 4 eta 5 URTEKOEK jantokian ospatuko dute. UMEEK EZ DUTE EZER EKARRI BEHAR (EZ MAKILARIK, EZ TXORIZORIK, EZ OGIRIK).
- LH1 eta 2. MAILAKOEI kalean banatuko zaie. UMEEK EZ DUTE EZER EKARRI BEHAR (EZ MAKILARIK, EZ TXORIZORIK, EZ OGIRIK).
- LH 3, 4, 5, 6 eta DBHko IKASLEEK kalean ospatuko dute 14:40etik aurrera (euririk egiten ez badu). Bakoitzak bere ogia, txorizoa eta makila ekarri beharko ditu. EURIA EGITEN BADU, EZ DUGU OSPATUKO.
INAUTERIAK
Ostiralean, OTSAILAREN 17an, INAUTERIAK ospatuko ditugu IKASTOLAN. Hemen doakizue egun horretako egitaraua:
- HAUR HEZKUNTZA 0-2 urte: hezitzaileek bertan egingo dituzte
mozorroak.
- 0 eta 1 URTE : beltzez edo urdin ilunez etortzea eskertuko genizueke, kolore bereko kamiseta eta gona/praka jantzita, ahal bada.
- 2 URTE: familia bakoitzak nahi duen kolorea aukeratu dezakezue baina ahal dela, kamiseta eta praka/gona kolore berekoak izatea eskertuko genizueke.
- HH 3, 4 eta 5 URTEKO IKASLEAK eta LH 1. eta 2. MAILAKO IKASLEAK: mozorroak libreak dira. Bakoitzak nahi duen mozorroa ekar dezake, goizetik. Ostiral horretan, otsailaren 17an, HH eta LH 1. eta 2. mailako ikasleek ez dute motxilarik ekarri beharko.
Egun horretan, LH 1. eta 2. mailako ikasleak ez dira igeritokira joango, beraz, goizean ikastolara bertaratu beharko dira eta ez dute igeritokirako arroparik ekarri beharko.
- LH 3. MAILATIK 6. MAILARA ARTEKO IKASLEAK: Mozorroak libreak dira eta nahi izanez gero, goizetik mozorrotuta etorri ahal izango dira. Goizean mozorrotu ezean, arratsaldeko ekitaldiaren aurretik mozorroak janzteko aukera izango dute. Mozorrotuta etorri arren, goizeko saioak bere horretan mantenduko dira.
Egun horretan, LH 4. mailako ikasleak ez dira igeritokira joango.
- DBHko IKASLEAK: ez dira mozorrotuta etorri beharko. Arratsaldeko lehiaketarako eguerdiko 14:00etatik aurrera mozorroak janzteko denbora izango dute.
ARRATSALDEKO EGITARAUA (14:30etik 16:30era)
- IRAKASLEEN IKUSKIZUNA (pilotalekuan).
- INAUTERIETAKO DANTZAK (pilotalekuan).
- DBH4koen IKUSKIZUNA (pilotalekuan)
- MOZORRO LEHIAKETA (SARI BANAKETA).
Beti bezala, LH 3. mailatik aurrerakoentzat mozorro lehiaketa egongo da, Ikasleen Euskara Batzordeak antolatuta. Hauek dira lehiaketako txapeldunak aukeratzeko irizpideak, besteak beste:
- Originaltasuna.
- Etxean egindako jantzia izatea.
- Berrerabilitako materialekin eginda egotea.
Ikasleen artean lau kategoria egongo dira: LH bakarkakoa, LH taldekakoa, DBH bakarkakoa eta DBH taldekakoa.
Aurten GURASOEN MOZORRO LEHIAKETA berreskuratuko dugu.
- TXOKOLATADA
- HHkoek geletan egingo dute.
- LH 1. eta 2 mailakoek geletan egingo dute.
- LH 3tik gorako ikasleek kanpoko patioan (ateri bada) edo barruko patio handian eta frontoian (euria bada).
- Familiok txokolatea eta bizkotxoak jatera gonbidatuta zaudete, ikuskizuna amaitutakoan. Gainerako parte-hartzaileekin batera, goiko patioan (eguraldi ona bada) edo frontoian (euria bada). 16:20an ikastola barruko espazioak (erdiko patioa, pasilloak…) libre geratu beharko dira.
DBH4ko ikasleek beste jarduera batzuk ere antolatu dituzte paraleloan, ikasbidaiarako dirutxoa ateratzeko asmoz.
OHARRAK:
1.- Ostiral arratsaldean EZ da eskolaz kanpoko ekintzarik egongo.
2.– Ostiralean, LH 1B, 2B eta 4. mailako ikasleak ez dira igerilekura joango.
3.- Dakizuen bezala, 22/23 ikasturteko egutegiaren arabera, otsailaren 20a, 21a eta 22a JAIEGUNAK izango dira 3 urtetik gorako ikasleentzat. Haurtzaindegia zabalik egongo da.