Skip to main content

MUGIKORTASUN EGUNA

Gaur herri mailan Mugikortasun Eguna ospatuko da eta zuek ere gonbidatuta zaudete!

Taller guztien artean, bizikleta merkatua nabarmendu nahi dugu. Helburua da trastelekuetan ahaztuta dauden bizikletak berriz kaleetara ateratzea, eta lanera, ikastera, erosketak egitera edo eguneroko beste jarduera batzuetara joateko erabil ditzaketen herritarren esku jartzea.
Horri esker, mugitzeko modu jasangarriagoa, ekologikoagoa eta ekonomikoagoa sustatzen da, ekonomia zirkularra eta tokikoa indartuz.

🔄 Dinamika:

  1. Bizilagunek erabiltzen ez dituzten bizikletak eramaten dituzte.
  2. Prezioa finkatzen da.
  3. Bizikletak sailkatu eta ordenatu egiten dira salmenta eremuan.
  4. Salmenta bertan egiten da.
  5. Amaieran, jabe zaharrari hitzartutako prezioa ordaintzen zaio. 

👉 Animatu eta parte hartu, Zornotza herri jasangarriago bat bihurtzen!