Skip to main content

PIZKUNDEA

Abenduaren 27an, Bilbao Arena (Miribilla) aretoan, Pizkundea izeneko ekitaldia ospatuko da. Ekitaldiaren antolatzaileek, Euskalgintzaren Kontseilua osatzen duten kideek,  larrialdi linguistikoan gauden garaiotan euskararen etorkizuna jokoan dagoela adierazi dute.

Horren aurrean, euskaltzaleon garaia dela azpimarratu dute, eta Pizkundea ekitaldia euskararen eta euskaldunon komunitatearen indarberritze baterako abiapuntu izan nahi du.

Ekitaldian aldarrikapenerako tartea egongo da, baina baita kultur adierazpen ugari ere. Bertan izango dira:

Gorka Urbizu, Itziar Ituño, Anari, Ramon Agirre, Joseba Tapia, Miren Narbaiza, Flako Fonki, Gontzal Mendibil eta beste hainbat kultur sortzaile.

📌 Sarrerak: pizkundea.eus
📅 Data: abenduaren 27a
📍 Lekua: Bilbao Arena (Miribilla)

Animatu eta batu gaitezen euskaraz bizitzeko pizkundera!
Euskaltzaleon garaia da!

Eskuorria_Pizkundea