Skip to main content

💊 SAHARARAKO BOTIKA BILKETA

Botika bilketa egingo datorren astean Zornotzako zenbait puntutan. Helburua: Saharar herriarentzako ahalik eta botika 💊 gehien batzea. Izan ere, aurten ere, Euskal Herriko taldetxo bat Tindouf-eko saharar errefuxiatuen kanpalekuetara hurbilduko da botika horiek eramatera.

Azken urteetan, Saharako herritar errefuxiatuen egoera zaildu egin da, eta beharrizanei erantzuteko laguntza eskatu dute Munduaz Blai elkarteko kideek.

👉Aukera bi egongo dira laguntza emateko (ikus kartela xehetasunetarako):

  • 📍 Zornotzako lau botikatan egongo diren kutxetan, abenduaren 8tik 13ra.
  • 📍 Aurrez aurre BESUE-n, abenduaren 10, 11 eta 12an.