🤝 SAHARAKO ELIKAGAIEN BILKETA
Zornotzako Saharako Ilargia “Kamar” elkarteak Ikastolako familiei aurten ere laguntza eskatu digu. 2026an ere Elikagaien Euskal Karabana antolatuko da, Saharako herriarekin elkartasunez lanean ari diren beste elkarte batzuekin batera.
Ekimen honen helburua Saharar errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko elikagai ahalik eta gehien biltzea da.
🗓 Noiz: gaurtik urtarrilaren 30eko goizera arte
📍 Non: Ikastolako harrera-gunean (idazkaritzaren ondoan)
Bertan jarriko diren kutxetan oinarrizko elikagaiak eta higiene-produktuak jasoko dira.
Biltzen diren produktuak:
- Lekaleak
- Pasta
- Arroza
- Atuna oliotan
- Sardinak oliotan
- Azukrea
- Konpresak
ℹ️ Garraioa ondo antolatu ahal izateko, ez da beirazko ontzirik ekarri behar.
Eskerrik asko aldez aurretik zuen elkartasunagatik eta ekarpenagatik.






