SENDAGAIEN BILKETA
Aste honetan jakinarazi genizuen Zornotzako Saharako Ilargia “Kamar” elkarteak elikagai eta konpresen bilketa antolatu duela Saharako errefuxiatuen kanpamenduetarako. Gogorarazi nahi dizuegu bihar, ostirala, otsailak 20, izango dela azken eguna laguntza ekartzeko. Oraindik ez baduzue ekarpenik egin, oraindik garaiz zaudete!
Orain, elkartasun olatu honekin jarraituz, Munduaz Blai Elkarteak beste ekimen bat jarri du martxan: sendagaien bilketa Saharako osasun beharrak arintzeko. Zornotzako hainbat farmaziatan egiten ari dira bilketa, eta otsailaren 27an Besuen izango dugu aukera gure ekarpena egiteko.
Saharako mediku eta erizainek honako sendagai hauek behar dituzte:
✔ Paracetamola (ume eta helduentzat)
✔ Ibuprofenoa (ume eta helduentzat)
✔ Omeprazola
✔ Betadinea
✔ Gasak eta esparatrapua
Eskerrik asko zuen laguntzagatik. Shukran!







