NEGUKO AZOKA 2026
Urtero moduan, Ikastolaren ๐ Neguko Azoka arrakastatsua ospatu genuen joan den larunbatean โจ
Saltzeko postuak umeek ekarritako jangaiz bete genituen, Zornotzako makinatxo bat mahai mukuru betetzeko lain. Eta beteko ziren, seguru, salgai guztiak zelako bizkor joan ziren aintzat hartuz gero.
๐ค Ikastolako hezkuntza-komunitate osoa biltzeko une aproposa izan zen, guraso, ikasle eta irakasleak ez ezik, irakasle eta ikasle ohi dezente ere bildu baitziren Udaletxeko plazara.
๐ Eta, ez dezagun ahantz, gure ikastola atontzeko eta hobetzeko proiektuetarako sosak biltzeko ere balio izan zuen.
๐
Olentzero eta Mari Domingi goiz iritsi ziren Ikastolara, benetan ere!






