TALDE MOREAREN MEZUA
Talde moreko DBHko ikasleek mezu hau partekatu nahi dute Andramari Zornotzako Ikastolako gurasookin:
Guraso agurgarriak:
DBHko talde moreko ikasleak gara, eta ikasturteko azken ekintza prestatzen ari gara DBHko ikasleontzat.
Jakingo duzuenez, ekaina LGTBIQ+ harrotasunaren hilabidea da. Horregatik, gure inguruko kolektiboko pertsonen testigantzak entzun nahi ditugu. Hainbat profiletako pertsonak egotea gustatuko litzaiguke; beraz, gurasoren bat bere esperientzia hitzaldi labur batean kontatzeko prest egonez gero, jar zaitezte gurekin kontaktuan.
📩 Kontaktua:
Eskerrik asko. 👍







