Skip to main content

TANTA EGITASMOA

Aurten ere abian da TANTA egitasmoaren ekitaldia, Euskal Herriko ikastolei proiektuak aurrera ateratzen laguntzeko.

Bost euroren truke, Ikastolen proiektua diruz laguntzeko aukera emango zaie herritarrei, bai eta 60.000 €-ko sari baten zozketan parte hartzekoa ere. Andramari Zornotzako Ikastolako komunitateak ekimen horrekin bat egitea beharrezkoa dela uste dugu; horregatik, hilaren 10ean, ostirala, familiako TANTA txartel bana banatuko diegu ikasleei, eta urtarrileko erreziboan 5€ kargatuko dizkizuegu.

Zozketan parte hartu nahi ez baduzueurtarrilaren 17an beranduen, jasotako txartela Idazkaritzan entregatu besterik ez duzue.