Skip to main content

💧 TANTA EGITASMOA

Aurten ere abian da TANTA egitasmoaren ekitaldia, Euskal Herriko ikastolen proiektuak aurrera ateratzen laguntzeko.

💶 Bost euroren truke, Ikastolen proiektua diruz laguntzeko aukera emango zaie herritarrei, bai eta 60.000 €-ko sari baten zozketan parte hartzekoa ere.

Andramari Zornotzako Ikastolako komunitateak ekimen horrekin bat egitea beharrezkoa dela uste dugu; horregatik:

📅 Hilaren 16an, ostirala, ikasleei familia bakoitzeko TANTA txartel bana banatuko diegu.
💳 Urtarrileko erreziboan 5€ kargatuko dizkizuegu.

📌 Zozketan parte hartu nahi ez baduzue, urtarrilaren 23a baino lehen, jasotako txartela Idazkaritzan entregatu besterik ez duzue.

Besterik gabe, ondo izan.