Skip to main content
Andramari kooperatibaOharrak

TANTA egitasmoa: Oharra

By 2023/01/12No Comments

Familia agurgarria:

Aurten ere Euskal Herriko Ikastolei beraien proiektuak aurrera ateratzen laguntzeko TANTA egistasmoaren ekitaldia abian da.

Bost euroren truke, Ikastolen proiektua diruz laguntzeko eta 6.000€-ko sari baten zozketan parte hartzeko aukera emango zaie herritarrei. Andramari Zornotzako Ikastolako komunitateak ere ekimen horrekin bat egitea beharrezkoa dela uste dugu. Horregatik, hilaren 13an, ostirala, ikasleei familiako TANTA txartel bana emango diegu eta urtarrileko erreziboan 5 kargatuko dizkizuegu.

Ados ez bazaudete, eta halakorik egitea nahi ez baduzue, gehienez ere urtarrilaren 20rako, jasotako txartela Idazkaritzan entregatzea besterik ez duzue.

Besterik gabe, ondo izan.