Skip to main content

ABENDUAREN 2AN GOGOETA SAIOA

EAEko ikastetxe publiko eta itundu guztiek telefono mugikor eta erloju adimendunen erabilera arautzeko betebeharra dugu. Ikastolan ere gaur egun Barne Araudian gailu elektronikoei buruz ditugun neurriak garatu eta araudi propioa egiteko gogoeta irekita daukagu. Araudia Artezkaritza Kontseiluak onartuko duen arren, prozesuan familien eta ikastolako lantaldearen iritziak jasotzeko proposamena egin da eta ari gara lehen urratsak ematen. 

Araudi horrek ikasleek telefono mugikor eta erloju adimendunei ikastolan eman diezaioketen erabileraz gain, ikastolan bertan komunitateko kide ezberdinek izan ditzakegun erabilerak ere arautzea da proposamena. 

Gai honen inguruan iritzi ezberdinak daudela aintzat hartuta, iritzi horiek jaso eta hortik abiatuta osatu nahi da ikastolako araudia. Horregatik, familiekin gogoeta saioa egin nahi genuke abenduaren 2an, arratsaldean. 

Hitzordua ondokoa izango da:

Eguna: Abenduak 2, astelehena
Ordua: 16:45etik 18:30era
Aretoa: Ikastolako liburutegi

Gai garrantzitsua da, iritzi ugari sortzen dituena, eta iritzi horiek jaso nahi genituzke, araudia osatzerakoan ikuspegi ezberdinak jaso ahal izateko. Familiekin egingo den gogoetaz gain, zuzendaritzan, Artezkaritza Batzordean eta lantaldean ere egiten ari dira iritzi bilketak eta guzti horietatik jasotakoekin osatuko dugu araudia.  

Abenduaren 2an egingo dugun saioa behar bezala prestatu ahal izateko, aurrez zenbat kidek parte hartuko duzuen jakin nahi genuke eta beraz, izen-emate orria betetzea eskertuko dugu.