TXOSNA BATZORDEA
Zornotzako jaietan ikastolak urtero jartzen duen txosna antolatzeko batzorde bat martxan dago. Jakina denez, jaietako txosna oso garrantzitsua da herrian ikastolaren presentzia eta parte hartzea handitzeko eta baita ikastolak behar dituen inbertsioetarako baliabideak lortzeko ere.
Txosna batzordea indartzeko deia egin dute gaur egun ari diren batzordekideek. Beraz, bertan parte hartzeko gogoa eta interesa duzuenok, eman izena. Eskerrik asko.





