Skip to main content

UDABERRILEKUAK 2026: EMAN HEGOAK

Gero eta gutxiago falta da udaberriko oporraldirako eta hasiak gara jadanik urtero modura egun horietarako egonaldiak prestatzen. Aurten ere, Zirimola ikastolen Aisialdi Taldearekin elkarlanean antolatuko dira egonaldiak, Zirimolak formatu eta koordinatzen dituen hezitzaileek gidatuta egongo baitira.

Helburuak:

  • Haurren artean euskararen erabilera sustatzea eta euskarazko erreferenteak eskaintzea.
  • Haurraren behar fisiko eta emozionalei erantzuten dien proposamen ludikoa eskaintzea.
  • Inolako bazterketarik gabe parte hartzen duten haur guztientzako aisialdi inklusibo eta hezitzailea eskaintzea.
  • Partaide guztiok ikastolan gustura eta zoriontsu bizitzeko oinarriak finkatzea, eguneroko bizikidetza ohiturak landuz.
  • Haur eta familiei konfiantzazko eta ziurtasunezko guneak eskaintzea.

Hartzaileak:

  • Haur hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko ikasleentzat
  • Lehen Hezkuntzako 1, 2, eta 3. mailetako ikasleentzat

Txandak:

  • 1. txanda: Martxoaren 30, 31 eta apirilaren 1a
  • 2. txanda: Apirilaren 7, 8, 9 eta 10

Ordutegia:

  •  Goizeko 9:00etatik 13:00etara 

Kostua:

  • 1. txandako izen-ematea: 48 €
  • 2. txandako izen-ematea: 65 €

Izena ematea:

  • Martxoaren 15era arte ondoko galdetegia betez.

Galdetegia

OHARRAK:

 

  • Ez da ezta zaintza zerbitzua ezta jantoki zerbitzua eskeiniko.
  • Txanda batean edo gehiagotan izena emateko aukera izango duzue. 
  • Parte hartu nahi duen ikasle bakoitzeko galdetegi bat bete beharko da.
  • Txanda bakoitzean gutxieneko izen-emate bat egongo da egonaldia burutu ahal izateko (8 haur adin-tarteko). 
  • Izen-emate epea itxita (martxoak 15) bajaren bat balego, matrikulan ez da itzulketarik egingo.
  • Ordainketa: martxoko ordainagirian.
BAJA IRIZPIDEAK

Martxoaren 15etik 18ra bitartean ematen diren bajak honako irizpideen arabera kobratuko zaizkie familiei:

🔹 Justifikatuak – %80 itzuliko da

Izena eman duen haurrari eragozpen larri bat gertatu bazaio (gaixotasun edo ezbehar garrantzitsua), eta horrek guztiz eragozten badio jardueran parte hartzea.

🔹 Ez justifikatuak – %20 itzuliko da

Izena eman duen haurrak gaixotasun arina badu (sukarra, tripako mina…), gurasoek oporrak beste modu batean aprobetxatzea erabaki badute, edota azken momentuko disponibilitate aldaketa izan badute.

🔹 Zirimolak izango du kausa justifikatua izango den edo ez den erabakitzeko eskumena.

🔹 Martxoaren 18tik aurrera ematen diren bajak %100ean familiei kobratuko zaizkie.

INFORMAZIO GEHIAGO:

  • Ikastolan bertan: 946732950 (Amaia Aurrekoetxea) 
  • zirimola.eus webgunean eta 943445108 telefonora deituta.