Skip to main content

Uda honetarako ZIRIMOLA IKASTOLEN AISIALDI-TALDEAK antolatu ditu udako egonaldiak

 

Urteetako esperientzia baliatuz, uda honetan ere haur eta gazteentzako programazioa landu da: aisialdi hezitzailea eskaintzeko helburuarekin, berrikuntza pedagogikoak txertatu dira.

Euskal Herri osoan zabaltzen dira ZIRIMOLAK antolatzen dituen udalekuak, haurrak erdigunean ipiniz, honako balio hezitzaile hauek lantzen dituzte: parte-hartzailea, naturaz gozatzea eta ikastea, inklusiboa, herritarra eta, ororen gainetik, euskalduna. Horretarako, mota askotako egionbaldiak eskaintzen ditugu, haurrek eta gaztetxoek eueren gustuen arabera hautatzeko aukerazabala  izan dezaten, guztien ezaugarri bateratzaiuoleak izanik ludikotasuna eta une gozagarriak bizitzea.

Haur eta gazteek merezi dutelako.

 

ESKAINTZA:

1.Andramari Zornotzako Ikastolan bertan: 

  • Enjoy English.

5-12 urte bitarteko haurreak taldean eta modu ludikoan ingelesez aritzeko udaleku irekiak dira.

Ikastolen Elkarteak udaleku honetarako beren-beregi sortutako ikasmateriala erabiliko da.

Hezitzaileak Euskal Herriko ingeles hiztunak eta atzerriko ingeles jatorriko hiztunak izango dira.

Noiz: ekainaren 22tik uztailaren 20ra. 4 txandatan, goizez.

Norentzat: 2010-2016artean jaiotakoentzat.

Non: Andramari Zornotzako Ikastolan.

Prezioa eta izen ematea: aurrerago informatuko dugu.

 

  • EMAN HEGOAK: Ekaina eta uztailean zehar garatzen diren udaleku irekiak dira eta HH eta LHko ikasleei zuzenduta daude. Programazioa adin-tarte bakoitzari egokitzen zaio, eta aisialdi euskalduna, inklusiboa eta hezitzailea eskaintzeko helburuz, aste bakoitzeko interesgune jakin  bat duen jarduera-multzoa garatzen da.

 

Noiz: ekainaren 22tik uztailaren 20ra. 4 txandatan, goizez.

Norentzat: 2012-2018 artean jaiotakoentzat.

Non: Andramari Zornotzako Ikastolan.

Prezioa eta izen ematea: aurrerago informatuko dugu.

 

2.- Kanpoan

-Multiadventure summer camps 

-Natura arnas

-Gazte topaketak

-Uretan blai

-Euskara mugara

-Atzerriko egonaldiak

  • Lekeitio multiabentura udalekuak HEMEN