Skip to main content

UDALEKU IREKIAK-2026

Maiatzean sartu gara dagoeneko, eta gogoratu nahi dizuegu udaleku irekietan izena emateko azken eguna maiatzaren 13a dela. 🗓️ 

Oraindik izena eman ez baduzu, hauxe duzu aukera bikaina zuen seme-alabei uda ederra pasatzeko eta jarduera dibertigarriak egiteko aukera emateko. Ez utzi azken momenturako!

Hemen dituzue izena emateko galdetegiak:

🔗 EMAN HEGOAK GALDETEGIA

🔗 KIROLEZ BLAI GALDETEGIA

EMAN HEGOAK

Helburuak: Interesguneen bidezko esplorazioa: aste bakoitzeko gai edo interesgune baten inguruko jarduera-multzoa garatzea, haurren irudimena eta sormena pizteko. Protagonismoa eta parte-hartzea: umeak beren aisialdiaren protagonista Garapenari egokitutako ludikotasuna: HH eta LHko lehen zikloko umeen garapen-etapara egokitutako jolas-proposamenak eskaintzea.
Hartzaileak: Haur hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko ikasleentzat Lehen Hezkuntzako 1 eta 2. mailetako ikasleentzat
Ordutegia:  Goizeko 09:00etatik 15:00etara (jantokia barne) *13:00-15:00 tartean jantoki zerbitzua eskeiniko da.  Zaintza-zerbitzua emateko aukera dago. Goizeko 08:00etatik 09:00etara 
Txandak: 1. txanda: ekainaren 22tik 26ra 2. txanda: ekainaren 29tik uztailaren 3ra 3. txanda: uztailaren 6tik 10ra 4. txanda: uztailaren 13tik 21era (uztailaren 16a jai eguna da)
Kostua: 1. txandako izen-ematea: 112€ 2. txandako izen-ematea: 112€ 3. txandako izen-ematea: 112€ 4. txandako izen-ematea: 144€
Izena ematea: Maiatzaren 13ra arte ondoko galdetegia betez. Eman Hegoak galdetegia

KIROLEZ BLAI

Helburuak: Kirol-praktika eta mugimendu askatasuna: Mugimendu askatasunean oinarrituta,  kirol ezberdinak ezagutzeko eta praktikatzeko aukera ematea. Erronkak eta gaitasun fisikoak: Zikloaren eta adinaren arabera egokitutako kirol-erronkak proposatzea, trebetasun fisikoak eta talde-lana sustatuz. Kirolaren balioak: Kirol-praktikak berezkoak dituen onurak eta balioak (esfortzua, lankidetza, errespetua) aisialditik lantzea.
Hartzaileak: Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleentzat
Ordutegia:  Goizeko 09:00etatik 15:00etara (jantokia barne) *13:00-15:00 tartean jantoki zerbitzua eskeiniko da.  Zaintza-zerbitzua emateko aukera dago. Goizeko 08:00etatik 09:00etara 
Txandak: 1. txanda: ekainaren 22tik 26ra 2. txanda: ekainaren 29tik uztailaren 3ra 3. txanda: uztailaren 6tik 10ra 4. txanda: uztailaren 13tik 21era (uztailaren 16a jai eguna da)
Kostua: 1. txandako izen-ematea: 112€ 2. txandako izen-ematea: 112€ 3. txandako izen-ematea: 112€ 4. txandako izen-ematea: 144€
Izena ematea: Maiatzaren 13ra arte ondoko galdetegia betez. Kirolez Blai galdetegia

OHARRAK:

Zaintza zerbitzua eskeiniko da (08:00-09:00): 11€ txandako eta 4. txandagatiko 15€ (taldea sortzeko gutxieneko haur kopuru batek izena eman beharko du).
Txanda batean edo gehiagotan izena emateko aukera izango duzue. 
Asteko 2 irteera.
Parte hartu nahi duen ikasle bakoitzeko galdetegi bat bete beharko da.
Txanda bakoitzean gutxieneko izen-emate bat egongo da egonaldia burutu ahal izateko (10 haur adin-tarteko).
Gogoratu: uztailaren 16a jai eguna da.
Ordainketa: erdia maiatzeko ordainagirian eta beste erdia ekainekoan.

BAJA IRIZPIDEAK:

Justifikatuak: %80 itzuliko da
Ez-justifikatuak: %20 itzuliko da
Ekainaren 7tik aurrera: Bajak %100ean kobratuko dira
Erabakia: Zirimolak du baja justifikatua den edo ez erabakitzeko     eskumena.

INFORMAZIO GEHIAGO:
Ikastolan bertan: 946732950 (Amaia Aurrekoetxea) 
zirimola.eus webgunean eta 943445108 telefonora deituta.