UDALEKUAK 2025: EMAN HEGOAK
Ekaina eta uztailean zehar garatzen diren goizeko udaleku irekiak dira eta HH eta LHko ikasleei zuzenduta dago.
Programazioa adin-tarte bakoitzari egokitzen da eta aisialdi euskalduna, inklusiboa eta hezitzailea eskaintzeko, aste bakoitzeko interesgune jakin bat duen jarduera-multzoa da.
Udaleku hauek ikastolan bertan garatzen dira. Modu horretan, ikastolako kanpo-espazioak eta herriko natura-guneak baliatuz, haurrek aisialdi hezitzaileak eskaintzen dituen espazioetan udako giroaz, lagunekin, jolasean gozatzeko aukera izango dute.
Helburuak:
- Haurren artean euskararen erabilera sustatzea eta euskarazko erreferenteak eskaintzea.
- Inolako bazterketarik gabe parte hartzen duten haur guztientzako aisialdi inklusibo eta hezitzailea eskaintzea.
- Haurraren behar fisiko eta emozionalei erantzuten dien proposamen ludikoa eskaintzea.
- Haurrak protagonistak bilakatzea, beraien parte-hartzea oinarri izatea.
- Partaide guztiok ikastolan gustura eta zoriontsu bizitzeko oinarriak finkatzea, eguneroko bizikidetza ohiturak landuz.
- Haur eta familiei konfiantzazko eta ziurtasunezko guneak eskaintzea.
Hartzaileak:
- Haur hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko ikasleentzat
- Lehen Hezkuntzako 1, 2, eta 3 eta 4. mailetako ikasleentzat
Txandak:
- 1. txanda: ekainaren 23tik 27ra
- 2. txanda: ekainaren 30etik uztailaren 4ra
- 3. txanda: uztailaren 7tik 11ra
- 4. txanda: uztailaren 14tik 22ra (uztailaren 16a jai eguna da)
Ordutegia:
- Goizeko 9:00etatik 15:00etara (jantokia barne)
*13:00-15:00 tartean jantoki zerbitzua eskeiniko da.
Kostua:
- 1. txandako izen-ematea: 109€
- 2. txandako izen-ematea: 109€
- 3. txandako izen-ematea: 109€
- 4. txandako izen-ematea: 133.90€
OHARRAK:
- Zaintza zerbitzua eskeiniko da (08:00-09:00): 10€ txandako eta 4. txandagatiko 12€ (taldea sortzeko gutxieneko haur kopuru batek izena eman beharko du).
- Txanda batean edo gehiagotan izena emateko aukera izango duzue.
- Asteko 2 irteera.
- Parte hartu nahi duen ikasle bakoitzeko galdetegi bat bete beharko da.
- Txanda bakoitzean gutxieneko izen-emate bat egongo da egonaldia burutu ahal izateko (10 haur adin-tarteko).
- Izen-emate epea itxita (maiatzak 13) bajaren bat balego, matrikulan ez da itzulketarik egingo.
- Gogoratu: uztailaren 16a jai eguna da.
- Ordainketa: erdia maiatzeko ordainagirian eta beste erdia ekainekoan.
INFORMAZIO GEHIAGO:
- Ikastolan bertan: 946732950 (Amaia Aurrekoetxea)
- zirimola.eus webgunean eta 943445108 telefonora deituta.












