Skip to main content

Andramari Zornotzako Ikastola ezagutzeko aukera

HURRUN IRISTEKO, GERTU

Andramari Zornotzako Ikastolak Ate Irekien Jardunaldia antolatu du, ikastola ezagutzeko interesa duten familiei zuzenduta. Jardunaldia 2026ko urtarrilaren 17an izango da, eta bertan gure hezkuntza-proiektua gertutik ezagutzeko aukera eskainiko dugu.

Bisita gidatua eta informazio-saio baten bidez, parte-hartzaileek ikastolaren metodologia, proiektu pedagogikoak, instalazioak eta hezkuntza-taldea ezagutuko dituzte. Gainera, sortzen diren zalantzak argitzeko eta harreman zuzena izateko aukera izango da.

📅 Noiz eta nola

  • Data: 2026ko urtarrilaren 17a
  • Ordua (euskaraz): 10:30
  • Ordua (gazteleraz): 12:00
  • Lekua: Andramari Zornotzako Ikastola

👉 ¡ Ezagutu ikastola!

Informazio gehiago eta izen-ematea: labur.eus/ate-irekiak26

Zuen ezagunen artean zabaltzea eskertuko genizueke.

Eskerrik asko.