Skip to main content

JARDUNALDIAK 2025

Aurreko asteetan aurreratu dizuegun modura, aurten azaroaren 4 eta 12an egingo ditugu ikastolaren Jardunaldi Pedagogikoak. Egitarau interesgarria antolatu dugu, pertsonen garapenean bidelagun izenburupean. Akonpainamenduaren eta komunikazioaren bueltan arituko gara bi egunetan eta gurasoentzat nahiz hezkuntzako profesionalentzat oso interesgarriak izan daitezkeen hitzaldi eta hizlariak izango ditugu. 

Aurten bi berrikuntza izango ditugu, interesa duten guztien bertaratzea errazteko helburuarekin: 

  • Zaintza zerbitzua egongo da, jardunaldiak dirauen artean seme-alabak hezitzaile batekin egon ahal izateko. 
  • Interpretari bat izango dugu, euskaraz ez dakiten gurasoek euskaraz izango diren jardunaldietako hitzaldiak gazteleraz jarraitu ahal izateko

Aukera paregabea interesa duzuen guztiok azaroaren 4 eta 12an Zelaieta zentrora hurbiltzeko!

 

Izen-ematea irekita dago.