Skip to main content
KIMUAOharrak

LH 2: Zarautzeko egonaldia

By 2022/03/24No Comments

Kaixo:

Gelako batzarrean komentatu genuenez, apirilean Zarauzko Igerain aterpetxera joango gara. Egonaldia, apirilaren 7tik 8ra izango da.

  • Irteera: apirilaren 7an, 9:00etan, ikastolan. (Autobusa egoten den lekuan).

*Lehen eguneko hamaiketakoa, bazkaria eta askaria etxetik ekarri behar da.

Jakinarazi nahi dizuegu, Askorak irteeraren bat dagoenean “picnica” eskatzeko aukera ematen digula; beraz martxoaren 31rako galdetegia bete behar duzue (baiezkoa zein ezezkoa bada ere). 

  • Itzulera: apirilaren 8an, 16:20tan, ikastolan.

Egonaldia, ekintzak eta autobusa:  85 euro.

*Martxoko eta apirileko fakturetan agertuko da.

Atzean doan orrian, zuen seme-alabek beharrezkoa izango duten gauzekin edo eraman behar dutenarekin, zerrenda bat egin dizuegu.

Bestalde, honekin batera ematen dizuegun papera bete behar duzue zuen seme-alaben datuekin, martxoaren 31rako (osteguna) bidali mesedez, aseguru sozialaren txartelaren fotokopiarekin batera.

 

Laster arte.

Irakasleak.