Skip to main content

Datorren astetik aurrera, atal berri bat txertatuko dugu asteroko buletin honetan. Bertan Zornotzan eta inguruko herrietan euskaraz eta kulturaz gozatzeko dauden aukerak jasoko ditugu, ikastolatik kanpo ere gure egunerokoan euskaraz bizitzen jarraitzeko alternatibak eskainiz. 

Era berean, herrigintzari lotutako bestelako informazio interesgarriak ere jasoko ditugu atal berri horretan, horrelakorik dagoenean. 

Hona asteon ditugun zenbait proposamen: 

> Zornotzako San Miguel de Dudeako jaiak (egitaraua eta kartela)

> GaueroDisko (Informazioa)

Gauero 10 urtetik gorako gazteentzako gaueko aisialdi programa da (2013an jaiotako gazteak edo nagusiagoak). Larunbat honetan, alkohol eta tabakorik gabeko light diskoteka egongo da. DJ bat izaten da musika jartzen gazteek dantza dezaten.

    • 10 urtetik gorakoentzako
    • Data: irailak 28, 20:00-23:00.
    • Lekua: Zelaietako kontzertu gela
    • Parte hartzeko Hiritarren zerbitzuen txartela (Ametx-txartela) izatea beharrezkoa da.

> Beste herri batzuetako ekitaldi interesgarriak:

    • Haurrentzat:
      • Iurreta: [Ikuskizuna] “Pirritx, Porrotx eta Marimotots- EZ GARA JAITSIKO!”.
    • Helduentzat:
      • Gernika-Lumo: [Antzerkia] “Emakume baten borroka eta metamorfosia”.
      • Lemoa: [Antzerkia] “Euskaldungak”.