Skip to main content

Amorebieta-Etxanoko Guraso Eskolak

Aurreko urteetan bezala, martxoa helduta, Zornotzako Adikzioen Prebentzio Zerbitzuak saio bakarreko aurrez-aurreko zein onlineko guraso eskolak antolatzen ditu Nafarroa zentroan. Eskola horien edukien eta helburuen aukeraketan, Andramari Zornotzako Ikastolak parte hartu izan du.

Aurten hiru deialdi egingo dira honako taldeei zuzenduak:

  • 0-3 urteko umeen familientzako, Martxoaren 14an 18:00-20:00
  •  10-13 urteko ume eta nerabeen familientzako, Martxoaren 28an 18:00-20:00
  • 14-16 urteko gaztetxoen familientzako, Apirilaren 11an 18:00-20:00

HEMEN bidaltzen dizuegu informazioa zuen interesekoa izango delakoan eta jakin izena emateko epea martxoaren 9an amaitzen dela. Izena emateko: drogamendekotasuna@amorebieta.eus edo 946300002 Ext. 010