Skip to main content

BADATOR KORRIKA!

Euskararekiko daukagun maitasuna handia da, eta partekatuz gero, handiagoa eta indartsuagoa egiten da. Horregatik, aurten guraso ekintzaile askori esker, Zornotzako ikastetxe guztiak batera egingo dute Korrika euskararen alde. 

Martxoaren 22an Andramari Zornotzako Ikastolak, El Carmelo ikastetxeak, Karmengo Ama ikastetxeak, Larrea Eskolak eta Urritxe BHIkbatera egingo dituzte herriko kilometroak, gure kulturarekiko eta hizkuntzarekiko daukagun sentimenduan bat eginez, euskarak batzen gaituelako! 

Klaseak amaitu ostean, Andramari Zornotzako Ikastolako eta Larrea Eskolako familia guztiak batera bajatuko gara Herriko Plazara (errepidea moztuta egongo da kotxeentzako). Bertan, 17:15ean, ikastetxe guztiak bateratuko dituen hasiera ekitaldiaren ostean, denok batera joango gara Korrikara!