Skip to main content

Ekainaren 17an, barikua, “Zornotzan kantuz” kantu zirkuitua antolatuko dute lehen aldiz. Ibilbide bat egingo dute kalean zehar hainbat abesbatzek, tartean Andramariko abesbatzak. 19:30ean hasiko da zirkuitua, eta bederatzi geltoki izango ditu.

Euskal kantak abestuko dituzte eta kalean dabilen edonork parte hartu ahal izango du, izan ere, abesti horien letrak banatuko baitituzte. Ikastolako gurasoen koroak beste 3 kororekin bartera hartuko du parte.

Animatu zaitezte Zornotzako kaleetan barrena abestera!