Skip to main content

ZORNOTZA PALESTINAREKIN

Abenduaren 12an, arratsaldeko 19:00etan, Zornotza Palestinarekin plataformak giza kate bat antolatuko du herrian, eta zuek ere ekimen honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Helburua argia da: Palestinarekiko elkartasuna adieraztea eta palestinarrek egunero jasaten dituzten indarkeria eta giza eskubideen urraketak salatzea.
Zornotza herri konprometitua eta aktiboa da, eta oraingoan ere ezin gara isilik geratu.

Giza katearen ibilbidea

Ibilbidearen proposamena hau izango da gutxi gorabehera, nahiz eta azken orduko aldaketa txikiren bat egon daitekeen:

Zuen laguntza behar dugu

Ekintza solidario honi forma eman ahal izateko, herriko talde eta elkarteen parte-hartzea funtsezkoa da.

Bi modutan lagundu dezakezue:

  1. Parte hartuz, giza katean modu aktiboan.
  2. Ekimenaren berri zabaltzen, herrian informazioa helaraziz. (Bigarren puntu honen inguruko xehetasunak aurrerago bidaliko dizkizuegu.)

Ez da erraza giza kate bat antolatzea; horregatik, zenbat pertsona izango diren jakitea ezinbestekoa da. Horren arabera, talde bakoitzari ibilbidean dagokion lekua esleitu ahal izango diogu.

Konfirmazioa

Eskertuko genizueke azaroaren 25erako esatea zuen elkarte edo taldeko zenbat lagunek parte hartuko duzuen.

Elkartasuna eta indarra, eskutik helduta

Herriko talde eta elkarteen inplikazioarekin, Palestinaren aldeko ekintza ikusgarri eta indartsua egingo dugu.
Euskal Herritik Palestinara arte, elkartasunaren katean elkartuko gara!

Eskerrik asko aldez aurretik zuen laguntzagatik eta konpromisoagatik.

Gora Palestina libre!