ZUBEROAKO IKASTOLEN PRODUKTU SASKIAK
Urtero modura gabonen bueltan Zuberoako produktuez gozatu eta bertako ikastolak laguntzeko aukera paregabea dugu. 2003tik, Zuberoako Ikastoletako guraso eta Euskal Herriko hainbat gunetako laguntzaileek, eguberriz, tokiko ekoizle ttikien ekoizpenez osaturiko saski salmenta bat antolatzen da. Iaz, guztira 2200 saski saldu ziren Euskal Herri osoan.
Ekimenaren helburuak bi dira: Zuberoako Ikastolak laguntzea eta Zuberoako ekoizpenak ezagutaraztea eta dastaraztea.
Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskara hizkuntza gutxiagotua da gure lurraldean eta Zuberoan etxeko transmisioa ateten ari denez, Ikastolek euskararen transmisioa bermatzeko garrantzia handia dute. Horregatik, Zuberoan Ikastolak garatzen eta indartzen jarraitzeko Euskal Herri osoko elkartasuna ezinbestekoa da.
Zuberoako produktuekin hiru saski mota
Hiru saski mota daude salgai : Pettarra, Arbaila eta Basbürüa.
Saskiak (gazta, ahate gibel, eztia, axoa, zaltxixoi, pate, pastelak, axoa, erreximenta) bi ikastoletan dauden ekoizleeri esker osatutzen dira. Lotura zuzena daukate ikastolekin : oraingo guraso eta guraso ohiak.
Produkzio txikiko ekoizleak direla. Kalitate haundiko eta bertan ekoiztu mozkinak eskaintzen dituzte. Horrek, suposatzen du osagaiak aldatu daitezkela produkzioaren arabera.