Aste honetan bertan Alexia bidez zabaldu dugu familientzako inkesta. Ikastolaren gainean familiok duzuen ezagutza eta iritzia jasotzea da inkestaren helburua.
Duela bi urte, ikastolaren plan estrategikoa osatzeko egindako gogoetaren hasieran egin genuen modura, aurten ere jaso nahi dugu ikastolako kide garen kideon iritzia, egiten ari garen bidea baloratu eta norabidea berdefinitzen jarraitzeko. Horregatik, eskatu nahi dizuegu urtarrilaren 23aren aurretik galdetegia betetzea .
Jadanik zuetako askok bete duzue (eskerrik asko!) eta gainontzekoek oraindik aste osoa duzue betetzeko. 15 minutuko ariketa izango da zuentzat eta guretzat oso garrantzitsua izango da hortik jasoko dugun informazioa.
Etxe bakoitzean galdetegi bat betetzea nahi genuke. Galdetegia anonimoa da, beraz, ez dugu jakingo zuetako bakoitzak zer erantzun eman duen. Kolektiboaren emaitza da ezagutu nahi duguna.
Jasotako erantzunen emaitzak otsailaren bukaerarako aurkeztuko dizkizuegu.
Familien iritziak jasotzearekin batera, asteon hiru ikasmailatako ikasleen iritziak ere jaso ditugu (urtero egiten dugun modura) eta langileonak ere laster jasoko ditugu.
Eskerrik asko, beraz, zuen iritziak gurekin partekatzeagatik!






